Espacio para reflexionar sobre la vida en sociedad.

Bilbotik Kanbora begira: Peio Etxelekurekin izandako solasaldia

 


Astelehen honetan ez nuen Euskal Politik saioaren hasiera behar bezala bizi. Zuzenekoa hasi eta berehala konexioa galdu nuen, eta Unaik bakarrik eutsi behar izan zion Peio Etxelekuri harrera egiteari. Betiko arazo teknikoak. Itzuli nintzenerako, Peiok bere bizitza kontatzen ari zen: baserria, Paris, Bordele, aitaren enpresa, bost seme-alaba.


Aitortu behar dut Iparraldeko politikari bat mikrofonoaren aurrean izateak berezko jakin-mina pizten didala. Urteak daramatzat mugaren bi aldeetako jendearekin harremanetan. Hala ere, onartu beharra dut Hegoaldetik begiratzen dugunean Iparraldea sarri txoko bat bezala ikusten dugula, urrun dagoen zerbait.


Etxelekuk esandako gauza batek bereziki ukitu ninduen. Hegoaldeko jeltzaleei kritika egin zien, leunki baina argi: "Bilbo-zentrismo" kexek ez dute beti arrazoirik falta. Ni Bilbon bizi naiz, eta entzun nuenean  ez nuen defendatzeko gogorik izan. Zenbat aldiz egin ditugu ekitaldi "nazionalak" Bilbotik hogei kilometrora? Zenbat aldiz entzun dugu frantsesa alderdi baten ekitaldi batean?


Bigarren ideia bat ere gogoan dut, askoz praktikoagoa. Etxelekuk proposatu zuen Iparraldeko 11 eta 15 urte bitarteko ikasleek aste batzuk edo hiru hilabete ematea Hegoaldeko familiekin. Ideia xumea dirudi, baina nazio-kontzientzia ez da diskurtsoekin bakarrik egiten. Egiten da ikastetxe bat zapaltzean, beste etxe bateko sukaldean afaltzean, beste azentu batean euskaraz haserretzean. Horrek zubi bat eraikitzen du hamar prentsa-ohar baino hobeto.


Gustatu zitzaidan politikaz hitz egitea zenbakiekin, udal-zorrekin eta langile kopuruekin. Hegoaldean gutxitan entzuten dugu hori Iparraldeari buruz.




Saioa hemen duzue, osorik: 


Comentarios